viernes, 9 de diciembre de 2011

KULTURAK EGITEN GAITU...gogoeta

Listo!!! Irakasleak bidalitako 20 sarrerak igo ditut dagoeneko blogera. IKTko irakasgaian bidali ziguten ikasturte hasieran bloga, nahi genuen gaiari buruzko bloga, egitea. Nik kulturari buruzko bloga egin nuen, eta lauhileko osoan zehar garaian garaiko berriak igo izan ditut. Kulturarekin loturaikoak guztiak, baina gai asko eta ezberdinak hartu dituenak: zinema, bertsolaritza, hizkuntza, autogestioa, kantagintza, poesia, musika... Euskal kultura izan da oinarria eta horren gainean izan dira berri guztiak.
Kultura egiten dugu eta kulturak egiten gaitu, horregatik aukeratu nuen gaia, eta gauza asko ikasteaz gain gozatu egin dut kulturarekin.
Bloga erabiltzen ere ikasi dut eta hasieran arrotza zitzaidana askenerako kontrolatzen nuela ikusi dut.

Códigos QR / Qr Codes

Hurrengo urterarte Durango...

tasio
"Tasio"
Bukatu da Durangoko azokako aurtengo edizioa. 105.000 bisitatik gora izan ditu urte honetan euskal kultura biltzen duen azokak.
Euskal kulturaren sorkuntzaren hiriburu bilakatu da Durango abenduaren 4tik abenduaren 8ra bitartean.
Gerdiaga elkartetik adierazi dute euskal sorkuntza ez dagoela krisirik eta pozik azaldu dira azokako emaitzekin.

Códigos QR / Qr Codes

lunes, 5 de diciembre de 2011

G PUNTUA FINALERA!!!

G PUNTUA Gipuzkoako bertsolari txapelketa azken txanpara heldu da, finala baino ez da geratzen txapeldun berria nor izango den erabakitzeko.
Bide luzea izan da G puntuak aurten egin duena. Sailkapen fasearekin hasi ziren uda aurretik, udaren ostean final-zortzirenak heldu ziren, jarraian final-laurdenak eta ondoren final-erdiak. Lau fase horiek jokatu dira dagoeneko eta badauzkagu zortzi bertsolari Donostian izango den finalerako.
Abenduaren 18an iazngo da finala Donostiako Illunbeko zezenplazan. Ondorengo bertsolariak harituko dira Illunben:

Agin Rezola
Alaia Martin
Jon Martin
Beñat Gaztelumendi                                                     
Jexux Mari Irazu
Unai Agirre
Iñaki Apalategi
Aitor Sarriegi
                          Zorte on Zortzi bertsolariei eta zorionak Gipuzkoako bertsolari eta bertsozale guztiei!!!


Informazio gehiago eta sarrerak salgai:  http://www.gpuntua.com/





Códigos QR / Qr Codes

domingo, 4 de diciembre de 2011

XABIER LETE OROITUZ...

Gaur, abenduak 4, urte bat bete da euskal idazle, poeta eta abeslaria hil zenetik. Sortzaile Oiartzuarra gaztetik hasi zen "zeruko argia" aldizkarian idazten. "Ez Dok Amairu" taldean ibili zen, eta taldea desegin zenean, bere emazte Lourdes Iriondorekin jarraitu zuen kantagintzan.
2009ko urriaren 27an bere azken "Egunsentiaren esku izoztuak" poesia-liburuagatik Euskadi Literatura saria eman zioten eta  2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten.


Códigos QR / Qr Codes


jueves, 1 de diciembre de 2011

Mikel Laboa gogoan...


Gaur, abenduak 1, Mikel Laboa sortzaile gipuzkoarra hil zenetik 3 urte pasatu dira.
Laboa, XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da hainbat adituren ustez.
"Ez Dok Amairu" Euskal Herriko kultura mugimendu abangoardistako sortzaileetariko bat izan zen. Mikel Laboak kantu tradizionalen berreskuratzeak egin izan zituen, poeta garaikideen hitzei ere musika jarri zien eta kantagintzaren esperimentazioan lan izugarria egin zuen.






viernes, 25 de noviembre de 2011

46. DURANGOKO AZOKA




Abenduan 4tik8ra, igandetik ostegunera izango da Durangon euskal liburu eta disko azoka.
200 ekitaldi baino gehiago antolatu dira eta 434 izenburu berri aukeztuko dira.

Aurtengo azokako berritasun nagusia hiru gune berri izango direla azaldu dute: Irudienea, Szenatokia eta Kabi@.
Irudienea, euskarazko ikusentzunezko sorkuntzaren erakuslehioa izango da eta Szenatokia izeneko gunea, antzerkigintza eta antzerki zaletasunaren topalekua izatea espero dute.
Kabi@ izena daraman gunea sarean eta euskarri teknologiko berrietan euskaraz garatzen diren ekimenen eskaparatea izango da.
Galiziako kultura izango da aurtengo edizioan gonbidatua eta Antón Reixa abeslariak zabalduko du azoka hitzaldi batekin.
Argizaiola saria berriz, Iñaki Beobide Herrigogoa diskoetxeko ekoizleari emango diote.
Gerediaga elkarteko ordezkariek gaineratu dutenez maratoi bat egiteko asmoa dute ere euskarazko wikipediaren 10. urteurrena ospatzeko.

Informazioa:      http://www.durangokoazoka.com/

Códigos QR / Qr Codes

jueves, 17 de noviembre de 2011

MIKEL URDANGARINEN ZUZENEKOA KALEAN DA

Gaur, azaroak 17, aurkeztu du Mikel Urdangarinek Bilboko Kafe Antzokian, duela ia urte bete bertan grabatutako zuzeneko diska. "2010.12.30" da zuzeneko diskaren izena.
28 musika lan eta bi ordutik gorako cd bakoitza dakartza lan berrian.


Lana kaleratu ostean kontzertuen emanaldiekin jarraituko du abeslariak.
-Azaroak 18: Balmaseda (Bizkaia) 20:30etan Klaret aretoan
-Abenduak 2: Gasteiz (Araba) 20:00etan Principal antzokian, Xabier Leteren omenezko kontzertuan.
-Abenduak 23: Donostia (Gipuzkoa) Victoria Eugenia
-Abenduak 30: Bilbo (Bizkaia) Kafe Antzokia



Informazio gehiago: http://www.mikelurdangarin.com/